Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

Días que faltan para San Fermín

Sanferminak
Uztailak 6 - 14

Gero eta gutxiago falta da

Intereseko lekuak

Hautatu aukeretako bat, mapan ikusteko

Mapara joan

Txupinazoa

Erabiltzaileen balorazioa:

Baloratu

Festen hasiera iragartzen duen suziriarekin batera, Txupinazo izenarekin ezagutzen dena, festak eztanda egiten du. Uztailaren 6an, 12ak puntu-puntuan direnean, milaka pertsona elkartzen dira Udaletxe Plazan txupinazoa ospatzeko. Ekitaldi hori nahiko berria da; hala ere, nazioartean sanferminei buruzko irudirik ezagunenetako bat da. Zapi gorriek plaza estalirik, paregabeko bederatzi eguni ongi-etorria egiten diete.

Argibide baliagarriak

Eguna: uztailak 6.

Ordua: 12:00.

Lekua: Udaletxe Plaza.

Aholkuak: Garaiz joan, plaza jendez lepo dago-eta ordubete lehenagotik ere.

Uztailaren 6ko 12:00ak puntu-puntuan direnean, suziriaren metxa pizten dute, bigarren solairuko erdiko balkoitik. “¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!” oihuarekin batera, alaitasunak eztanda egiten du. Udaleko fatxada apaindu egiten dute, zutoihalekin eta Espainiako, Nafarroako (gorria), Iruñeko (berdea) eta Europako banderekin.

12:00ak jo ondoren, galdu zaitez kaleetan, musika eta jendearen artean. Gogoz izanez gero, joan zaitez peñekin eta haien txarangekin, Jarauta kalean barna. Lasaitasuna nahiago baduzu, Gazteluko plazako terrazan ibili beharko duzu, merkeak ez badira ere.

Udaletxeko lehenengo solairuko erdiko balkoian, turuta-jotzaileak jotzen hasten dira, txupinazoak eztanda egin bezain azkar. Hiru minutu lehenago, metxa pizteko ardura duena balkoira ateratzen da eta, Udaleko ordenantza batekin eta suziria fabrikatzen duen Valentziako Caballer pirotekniako arduradunarekin batera.

Gazteak, suziriaren zain diren bitartean (eta suziria bota ondoren), cava botillei kortxoa kendu eta ingurukoak bustitzen aritzen dira. Jendeak “San Fermin, San Fermin!” oihu egiten du, behin eta berriz, zapi gorria bi eskuekin gora hartuta eta Udaletxera begira. Txupinazoaren ondoren, garbiketa zerbitzuek 30.000 kilo beira jasotzen dituzte plazan.

Udaletxe plazak 2.502m2-ko hedadura du. Txupinazoa botatzeko unean 12.500 pertsona inguru biltzen dira (bost pertsona metro koadro bakoitzeko); benetan estu izaten dira. Kasu, bi ordu lehenago joaten ez bazara zail izanen duzu plazan sartzea. Arropa erosoa eta arina eramatea komeni da, beroa eta jendetza itogarri izaten baitira. Kirola egiteko oinetakoak eta erraz garbitzeko moduko arropa eraman itzazu. Bi orduz edozein gauza erortzen ahal zaizu gainera. Ez da komeni haurrekin edo adineko pertsonekin joatea; zorabiatzeko edo klaustrofobiarako joera baldin baduzu, bestalde, ez zaitez joan. Zapi gorria. Sanferminetako jantzi nagusia. Arropa saltzen duten edozein dendatan eros daiteke. Ez lepoan jarri lehendabiziko suziriak eztanda egin arte. Iruindarrek ez dute inoiz hori egiten.

Plazako estualdietatik ihes egin nahiago baduzu, txupinazoaren ikuskizunarekin gozatzeko lekurik hoberena Udaletxe plazara ematen duten balkoiak dira. Jaiak hasi baino bi aste lehenagotik balkoi askotan kartelak izaten dira, alokatzeko telefono zenbakiekin.

Txupinazoak mende erdiko historia besterik ez du. Hainbat mendetan, Sanferminetako festen hasiera udal agintariak, mazolari, erraldoi, musikari eta ikusleekin batera, San Ferminen ohoretako bezperetara San Lorentzo elizara joaten zirenean hasten ziren. 1901. urtean Gazteluko plazan suziriak botatzen hasi ziren. 1940. urtean, Joaquin Ilundain alkateordeak eta Jose Mª Perez Salazar kazetariak Txupinazoa Udaletxeko balkoitik ofizialki botatzeko proposatu zuten. Urtebete beranduago, alkateak metxa piztu zuen.

Bezperak eta Riau-Riau

Uztailaren 6an, arratsaldeko 20:00etan, San Fermin bezpera nagusiak ospatzen dira, San Lorentzo elizan. Sanferminetako lehendabiziko ekitaldi erlijiosoa da eta musika-programa zabala du. Ekitaldiak XV. mendean du jatorri. Bertan Udalbatza izaten da, festaz jantzirik. Duela gutxi arte oinez egiten zuten, Udaletxetik. Bezperetarako martxa arratsaldeko bost eta erdietan hasten zen, eta ehunka gazte zinegotzien ondoan joaten ziren San Lorentzo elizaraino egiten zuten desfilean. Riau-riau izena hartu zuen ekitaldi hori 1914. urtean sortu zen, agintarien aurkako protestaldi gisara. Gazteek Udalbatza pasa ez zedin saiatzen ziren, Astrainen baltsearen musikari jarraituz, eta pieza horren errepikaren letratik jaso du ekitaldiak, hain zuzen ere, Riau-riau izena. Lehendabiziko hamarkadetan, Riau-riauak ordu bete irauten zuen. Urteak joan ahala, ibilbidea gero eta mantsoago egiten zuten, eta, azkenean, hainbat talde bortitzen jardunaren ondorioz bertan behera geratu zen 1991. urtean (1996. urtean berriz ere ospatzen saiatu baziren ere).

Riau Riau historikoak

1914. Ignacio Baleztena karlista iruindarrak ekimena proposatu zuen, beste izaera politiko bat zuen Udalbatzaren martxa ekiditeko.

1927. Lehendabiziko debekua. Demetrio Martínez de Azagra alkateak “segizioaren aurretik talderik eratzea” debekatu zuen.

1972. Lehendabiziko aldiz bertan behera geratu zen: Javier Rouzaut alkateak bezperetarako martxa bertan behera utzi zuen 45 minutuz zain egon ondoren.

1980. Riau-riau luzeena. Riau-riau bertan behera utzi zuten 5 ordu eta 25 minuturen ondoren, eta Astrainen baltsea 170 aldiz jota.

1985. Udalbatza atera eta 3 ordu eta 30 minutu beranduago iritsi zen San Lorentzora.

1991. Istilu larriak. Talde errakidal batek ez zien zinegotziei Udaletxetik ateratzen utzi, eta Udaletxearen barruan sartzen saiatu ziren

.
Egizu orri honen gaineko balorazioa?
Nos interesa tu opnión.