Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

Días que faltan para San Fermín

Sanferminak
Uztailak 6 - 14

Gero eta gutxiago falta da

  1. Hasi
  2. Festaren uneak
  3. Konpartsa - Erraldoiak

Intereseko lekuak

Hautatu aukeretako bat, mapan ikusteko

Mapara joan

Konpartsa - Erraldoiak

Erabiltzaileen balorazioa:

Baloratu

XVI. mendeaz geroztik da ezaguna Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren existentzia. XVIII. mendean, ordea, ohitura hori desagertu egin zen, eta XIX.ean berriz ere berreskuratu, Iruñeko katedralarenak ziren 6 erraldoiei esker. 1860an, Udalak Tadeo Amorena eskultoreari enkargatu zion ondoko 4 kontinente edo arraza irudikatzen dituzten 8 erraldoi egin zezan: zuria, horia, mairu-beltza eta indiar-amerikarra. Errege-erreginen gorteak, buruhandi, kiliki eta zaldikoen taldearen atzetik, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsa osatzen du. Harri-kartoiz egindako 25 irudi horiek jaietako pertsonairik maitatuenak dira, Santuarekin batera. Goizero, segizioa hiriaren erdigunean ibiltzen da. Gazteen eskutik erraldoiak dantzan ikustea, gaitari eta txistularien musikarekin, sanferminetako ikuskizun ederrenetako bat da.

Talde bat, hau da, Konpartsa bat osatzen badute ere, bakoitzak ezaugarri eta funtzio ezberdinak ditu:

Irudi ezagunenak eta zaharrenak dira. Udalak gaur egun diren lau bikoteak Tadeo Amorena artisauari enkargatu zizkion, 1860an. 3,85 metrotik 3,90era bitarte luze dira. Erraldoiak dantzatzen dituzten gazteen gainean 4,20 metroko garaiera hartzen dute. 59 eta 64 kilo arteko pisua dute. Zortzi dira, bi arraza edo kontinente bakoitzeko.Ez dakigu zergatik Ozeania ez dagoen irudikaturik.

Errege-erreginen izenak honakoak dira: Errege europarra: Joshemiguelerico; Erregina europarra: Joshepamunda; Errege afrikarra: Selim-pia Elcalzao; Erregina afrikarra: Larancha-la; Errege amerikarra: Toko-toko; Erregina amerikarra: Braulia; Errege asiarra: Sidi abd El Mohame; Erregina asiarra: Esther Arata.

Egizu orri honen gaineko balorazioa?
Nos interesa tu opnión.