Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

Días que faltan para San Fermín

Sanferminak
Uztailak 6 - 14

Gero eta gutxiago falta da

  1. Hasi
  2. 2014ko sanferminetako programa
Konpartsaren dantza

2016ko sanferminetako programa ofiziala

Erabiltzaileen balorazioa:

Baloratu

Deskargatu programa osoa gaztelaniaz (pdf, 5MB)

Deskargatu programa osoa euskaraz (pdf, 5MB)

016ko sanferminetako programa ofiziala, El Tulik botako duen Txupinazoarekin hasiko dena, gustu eta adin guztietarako edukiz beteta dago eguneko ordu guztietan. Musika, dantzaldiak, txikientzako txotxongiloak, familientzako antzerkia kalean, kirol zein dantza jaialdiak, Konpartsaren desfileak, su artifizialak... Uztailaren 6tik 14ra bitarte, Iruñean 410 ekitaldi baino gehiago izanen dira, eta, horiekin batera, beste asko izanen dira, baita ere, parte-hartze eremuetan. Horietatik % 67 musika-ekitaldiak dira, % 22 haur eta familiei zuzentzen zaizkie, eta % 6 zezen-munduarekin lotutakoak dira. Kultur programazioaren, komun publikoen eta langileen gastuek, partidarik zabalenek, guztira 1,95 milioi euro egiten dute.

Arworks Comunicación enpresak egin du aurten, lehenengo aldiz, programaren diseinu formala. ‘Parerik gabeko jaiak, goitik behera gozatzeko’?, hori da aurten aurkeztu diren proposamen grafikoen artean Iruñeko Udalak aukeratu duenaren lema. Artworks Comunicación enpresak programaren diseinuan irudikatu nahi izan du San Fermin festek sentimendu komun bat sortzen dutela iruindarrengan eta bisitariengan, eta sentimendu hori modu ezberdinean adierazten dela subjektuaren arabera. Aukeratutako sormen lanaren atzean dagoen ideia zera da: sanferminak jai parte-hartzaileak eta inklusiboak dira, ulertezinak lehen pertsonan bizitzen ez badira. Horregatik, aukeratu diren argazkiak plano subjektiboak dira: oinak eta oin horiek zapaltzen dituzten zoruak, “ibili behar diren” festen profil eta agertoki ezberdinen identifikatzaile bezala.

Egizu orri honen gaineko balorazioa?
Nos interesa tu opnión.

Intereseko lekuak

Hautatu aukeretako bat, mapan ikusteko

Mapara joan