Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

Días que faltan para San Fermín

Sanferminak
Uztailak 6 - 14

Gero eta gutxiago falta da

  1. Hasi
  2. Ezagutu
  3. Hemingway eta Iruña

Intereseko lekuak

Hautatu aukeretako bat, mapan ikusteko

Mapara joan

Hemingway eta Iruña

Erabiltzaileen balorazioa:

Baloratu

Argazki guztiak 1959ko Sanferminak: Ernest Hemingway, Julio Ubiñaren objektiboan erakusketakoak dira.

Ernest Hemingway (1899-1961) 1923ko uztailaren 6an iritsi zen lehenengo aldiz Iruñera, Paristik, San Fermin festak hasi berriak zirenean. Hiriko giroak, eta, bereziki, gizonak zezenarekin eta heriotzarekin zuen joko funtsgabeak, izugarrizko eragina izan zuten beregan, hainbestekoa non bere lehendabiziko eleberri arrakastatsuaren eszenatoki bilakatu zituen. Eleberri hori The Sun Also Rises (Fiesta, gaztelaniaz) izenburua du, eta hiru urte beranduago argitaratu zen. Hemingway estatu batuarra beste zortzi aldiz etorri zen sanferminetara, azkeneko aldiz 1959an, Literatur Nobel saria jaso eta bost urte beranduago, eta Ketchum-en (Idaho), sanferminen bezperetan, bere buruaz beste egin baino bi urte lehenago.

Estatu batuar idazle handi hori Iruñeko festen mezulari unibertsala izan da. Hemingwayren ekarpena erabakigarria izan zen ordura arte etxekoentzat ziren eta Espainiatik kanpora apenas ezagutzen ez ziren festak mundu osoko ospakizun ezagunenetakoak bilakatzeko; ordutik, sanferminak atzerriko milaka turisten erakargarri bilakatu ziren, asko eta asko Fiesta lanaren egileak liluratuta.

Gaur egun oraindik bere horretan diraute Hemingwayk Iruñera etortzen zenean bisitatzen ohi zituen toki askok: Txoko taberna, La Perla hotela eta Iruña kafea, Gazteluko plazan, eta Yoldi hotela, zezenzaleen topaleku nagusia. Hemingwayk sarritan bisitatzen zituen beste lekuetako batzuk, aldiz, desagertu dira, besteak beste Suizo kafea eta Casa Marceliano.

Urte horietan Ernest Hemingwayren presentzia etengabea izan zen sanferminetan. Bertan izan zen 1923, 1924, 1925, 1926, 1927, 1929 eta 1931. urteetan. Espainiako Gerra Zibilaren -Hemingwayk aktiboki parte hartu zuen, Errepublikaren alde- eta II. Mundu Gerraren parentesiaren ondotik, beste bitan etorri zen, 1953 eta 1959an. Hemingwayk Iruñean izan zuen ibilbideari buruz zerbait nabarmentzekotan, esan beharko genuke inoiz ez zela ikusle hutsa izan. Idazle ospetsu horrek erabat bizi izan zituen festak, barru-barruraino sartu zen, bere izaera sutsu eta bizizaleari dagokion moduan.

Hemingway, ”belaunaldi galdua” deitutakoaren ordezkari izandakoa, zezenen aurrean lasterka aritu zen, hainbat toreatzaile -esaterako, Antonio Ordóñez- eta herritarren -Juanito Quintana, besteak beste- adiskidetasuna lortu zuen, jan eta edan egin zuen, iruindarrekin bizi izan zen, eta haiekin sentitu zituen sanferminen poza, beroa eta euforia... Baina zorigaitzak ere hunkitu zuen. Izan ere, ezagutzen direnetan entzierroan adarkada batez izandako lehendabiziko hildakoak jasotako adarkadaren lekuko izan zen: Esteban Domeño 22 urteko gazteak jaso zuen, 1924. urtean. Hemingwayk Fiesta liburuan jaso zuen gertakari lazgarri hura. Gainera, Death in the afternoon (1932) izeneko eleberria ere zezenketen inguruan girotu zuen.

Iruñeko Udalak omenaldi bat eskaini zion Ernest Hemingwayri, 1968ko uztailaren 6an; orduan, omenezko monumentu bat inauguratu zuten bere izena daraman Zezen-plaza ondoko pasealekuan. Ekitaldi hartara bere azken emaztea izandako Mary Welsh joan zen. Oroitarria Luis Sanguinok egindakoa da, eta beheko oinarrian ondokoa dago idatzita: "A Ernest Hemingway, Premio Nobel de Literatura, amigo de este pueblo y admirador de sus fiestas, que supo descubrir y propagar. La Ciudad de Pamplona, San Fermín, 1968" (Ernest Hemingway Literatur saridunari; herri honen adiskide izan eta bertako festen berri izan, berri eman eta mirestu ditu-eta. Iruña hiria, San Fermin, 1968).

Beste pertsonaia opspetsu askok jarraitu diote Hemingwayren arrastoari, Amerikatik Iruñera, hala nola Orson Welles zinema zuzendariak, Ava Gardner aktoreak, Margeaux Hemingway idazlearen bilobak, eta, berrikiago, Arthur Miller dramaturgoak, Inge Morat argazkilariak eta Derek Walcott Literatur saridun antillarrak.

Egizu orri honen gaineko balorazioa?
Nos interesa tu opnión.