Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

Días que faltan para San Fermín

Sanferminak
Uztailak 6 - 14

Gero eta gutxiago falta da

  1. Hasi
  2. Ezagutu
  3. Eraso sexistarik gabeko jaien alde

Eraso sexistarik gabeko jaien alde

Erabiltzaileen balorazioa:

Baloratu

Iruñeak bat egiten du Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak Nafarroako udalei egin dien proposamenarekin, hots, festetan indarkeria matxista arbuiatzeko esku gorri bat erabiltzearekin. Emakumearen Udal Kontseiluaren Sanferminak Berdintasunean taldeak sustatu du sanferminetako kanpaina hori, eta Iruñeko Udalak koordinatu du. Kanpaina egokitzeko, Iruñeak sanferminetako hondoa jarri dio irudiari.

Helburuak

  • Erakustea Udalak, emakume-elkarteek, talde feministek eta beste batzuek FESTETAKO INDARKERIA SEXISTAREN AURKA duten KONPROMISOA ETA ADOSTASUNA.
  • HERRITARREN ERANTZUNA BULTZATZEA indarkeria sexistaren aurka; horretarako, ohartarazten zaie ezen, festetan, nola jaiguneek hala hiriko gainerako lekuek eremu seguru izan behar dutela, eta gizon-emakumeek errespetuz jokatu behar dutela neskek eta emakumeek festaz gozatu ahal izan dezaten, indarkeriarik, arriskurik eta eraso sexistarik gabe -horiek nolanahikoak direla ere-.
  • INFORMAZIOA EMATEA larrialdietako telefonoen inguruan eta erasorik izanez gero eman beharreko pausoen inguruan, emakumeek arrisku-egoerak identifika ditzaten eta eraso sexistei aurre egin diezaieten, eta lekukoek bere burua babesten, laguntza bilatzen edo erasoak salatzen jakin dezaten.
  • Udaltzainen prestakuntza jorratzea, eraso sexistaren bat izan duten emakumeei ARRETA HOBEA EMATEKO.
  • Beharrezko informazioa eta orientazioa ematea babes zibilaz arduratzen direnei (naranjitoei), halako egoeretan erantzun eta orientazio-lana egin ahal izan dezaten.
  • Komunikabideetako profesionalak sentsibilizatzea eta prestatzea, indarkeria sexistako kasuak komunikabideetan landu eta tratatzeko modurik egokienen inguruan.
Egizu orri honen gaineko balorazioa?
Nos interesa tu opnión.

Intereseko lekuak

Hautatu aukeretako bat, mapan ikusteko

Mapara joan