Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

Días que faltan para San Fermín

Sanferminak
Uztailak 6 - 14

Gero eta gutxiago falta da

  1. Hasi
  2. Ezagutu
  3. 2012ko kartela
2017ko kartela

Iruñean bizi den Maximiliano Cosatti diseinatzaile argentinarraren Sanferminetako goizak kartela izango da 2017ko sanferminetako irudia

Erabiltzaileen balorazioa:

Baloratu

Deskargatu kartela

1. kartela, Sanferminetako goizak izenekoa, izan da 2017ko sanferminetako irudi izateko aukeratua izan dena, herri-bozketan parte hartu duten 5.682 lagunen botoen % 27,4 jaso ondoren. Egilea Maximiliano Cosatti da, Argentinan jaioa, 1979an, eta duela 4 urtetik hona Iruñean bizi dena. Saria 3.600 eurokoa da.

Maximiliano Cosattik Diseinuan eta publizitate-sustapenean titulua du, eta Argentinan garatu zuen bere ibilbide profesionala. 2016an indarrean dagoen zigilu bat diseinatu zuen, Universo Cervantes izenekoa, Correosek antolatutako DISELLO Zigiluak Diseinatzeko II. Lehiaketa Nazionalean lehen sailkatua izan ondoren. Cosattiren kartel bat, Soilik zu falta zara izenekoa, iazko 100 finalisten artean egon zen jada, eta hiriko dendetan kartelak jarri ziren kanpainan ikusgai egon zen, Mendillorriko Jara´s ileapaindegian.

Aurtengo bozketan -Iruñean erroldaturikoei irekia eta apirilaren 11tik 27ra egin dena- 5.682 lagunek parte hartu dute, iaz baino 396 gutxiagok (iaz 6.078 iruindarrek bozkatu zuten, bozketa egin den 9 urte hauetako bigarren kopururik altuena). 2015ean 5.124 boto eman ziren; 2014an, 3.474; eta 2013an, 4.964.

Egizu orri honen gaineko balorazioa?
Nos interesa tu opnión.

Intereseko lekuak

Hautatu aukeretako bat, mapan ikusteko

Mapara joan